URRETXINDORRA  IKASTOLA

Urretxindorra Ikastolako DBHko neska-mutilak liburu digitalak erabiltzen hasi dira

Urretxindorran Ikastolen Elkarteak sortutako “EKI Digitala” proiektua abian jarri da; horrela, irakasgaiak modu digitalean lantzen dira. Ikasle bakoitzak ordenadore propioa dauka eta bertan kudeatzen ditu irakasgaiak, ikastolatik zein etxetik.

BILBO.Ikasturte honetan hasi dira Urretxindorra Ikastolan liburu digitalak erabiltzen. Hemendik aurrera ez dute liburuz ezta tramankuluz betetako motxilarik behar izango. Norberak bere ordenagailuan ordenagailuan txertatuta eramango ditu lan tresna guztiak. Liburu digitlaz gain, hainbat aplikazio informatiko erabiltzen dituzte jada ikasle hauek; ikaskide zein irakasleekin lanak eta zalantzak partekatzea ahalbideratzen dituztenak. Honez gain, testu prozesadore, matematika eragiketetarako editoreak, mapa mentalak eta eskemak eraikitzeko programak ere maneiatzen dituzte.

Urretxindorra Ikastolako ikasleek oinarrizko konpetentzia guztiak garatzen dituzten bitartean konpetentzia informatikoa bereganatuko dute ikas arlo guztietan integratuta baitdago.

Dentro del proyecto EKI Digitala a partir de los 11 años xada alumn@ dispone de un ordenador portátil. En pocos años ya no tendrán que cargar con la mochila llena de libros.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.