URRETXINDORRA  IKASTOLA

DBH Materialak

2017-18  LIBURU ZERRENDA / LISTADO DE LIBROS DE 2017-18

DBH 1 / DBH 2 / DBH 3 / DBH 4

EKI

Zer da EKI?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Momentuz , eskuragarri izango direnak, DBH 1 eta DBH2rako egokitutako ikasmaterialak dira eta datozen urteotan DBHko eskaintza osotu egingo da.

Euskal Curriculuma bizkar-hezur

EKIk, azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. EKI proiektua, beraz, Euskal Curriculumaren garapena liratekeen ikasmaterialak dira.

Konpetentzietan oinarrituta dago. Europako zuzentarauek ezarri dute irakaskuntzak konpetentzietan oinarritu behar duela. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Proiektu aitzindaria da Europan. Izan ere, beste lurraldeetan lehengo ikasmaterialak egokitu egin dituzte konpetentzietan oinarritutako ereduetara. EKI proiektua, berriz, zerotik (baina ez hutsetik) abiatuta egin da, ezaugarri dituen hiru oinarriak (euskal curriculuma, konpetentziak eta integrazioaren pedagogia) aurrera eramateko. Azken batean, XXI. mendeko hezkuntza berritzeko apustu euskalduna da EKI.

EKIren edukiak bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.

Ekiguneak, EKI proiektuaren webguneak, euskarri digitalak biltzen ditu: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta informazio-testuak. Informazio gehiago www.ikaselkar.com/eki

EKI

¿Qué es EKI?

El proyecto EKI es un material didáctico novedoso e innovador. Desarrolla el Currículo Vasco, basado en competencias y por medio de la pedagogía de integración.

El Currículo Vasco, columna vertebral

Su fin es la consecución de unos fundamentos sólidos para que la persona se desarrolle en plenitud (como individuo y miembro de la sociedad y parte de la naturaleza), al mismo tiempo que hace suyas las bases de la cultura vasca específica y de la universal, se prepara para proseguir sus estudios, para actuar en el mercado laboral y para continuar aprendiendo a lo largo de toda su vida. El proyecto EKI lo constituyen, por tanto, los materiales que desarrollan el Currículo Vasco.

Basado en competencias. Las directrices europeas establecen que la enseñanza ha de ser basada en competencias. Ya no basta con poseer conocimiento académico. El alumnado ha de lograr ser competente ante cualquier situación de la vida, ha de saber pensar y aprender, comunicar, convivir, ser uno mismo y hacer y emprender.

El proyecto EKI conjunta cuatro componentes curriculares: enseñanza y aprendizaje de las competencias, contenidos del itinerario cultural vasco y de los currículos oficiales, se facilitan procedimientos sistematizados para aprender en todas las áreas, y el planteamiento integrado de las lenguas cuyo eje es el euskera.

Estos novedosos materiales EKI optan por la Pedagogía de la Integración. El alumno pone en práctica lo aprendido, y soluciona problemas con las herramientas adquiridas, adaptándolas a nuevas situaciones.

Es innovador a nivel europeo, no es una adaptación de viejos materiales a las competencias como se ha realizado en otros lugares. El proyecto EKI ha partido de cero (no de la nada), para establecer las tres bases que los caracterizan (currículo vasco, competencias y pedagogía de la integración). A fin de cuentas, EKI es la apuesta euskaldun para renovar la educación del siglo XXI.

Contenidos de EKI

El material del proyecto EKI se presenta en dos soportes: papel y digital. Así mismo, se ha desarrollado la web EKIgunea, un espacio que agrupa los recursos digitales. Estos dos soportes se ofrecen a la vez, no separadamente, puesto que son complementarios, para que el alumnado profundice en el conocimiento y competencias de las TIC.

Son seis las áreas sobre las que se despliega estos materiales del proyecto EKI:

  • Euskara eta Literatura
  • Lengua Castellana y Literatura
  • English
  • Matemáticas
  • Ciencias Sociales
  • Ciencias de la naturaleza

Además las unidades didácticas, van acompañadas de fichas de actividades, portafolio y cuadernos de trabajo.

En EKIgunea, la web del proyecto EKI, cuenta con audios, vídeos, animaciones, imágenes, actividades complementarias, fichas para el cultivo de la competencia digital y textos informativos. Para más información: www.ikaselkar.com/eki