URRETXINDORRA  IKASTOLA

DBH Metodologia

GURE OINARRIA: IKASLEA ARDATZ

Urretxindorra Ikastolan, bizitzarako prest dauden ikasle euskaldun konpetenteak heztea dugu helburu.

Gure Ikastolan 2013/2014 ikasturtetik Bigarren Hezkuntzan Konpetentziatan oinarritutako proiektu metodologikoa jarri dugu martxan. Horretarako Ikastolen Elkarteak sortutako EKI proiektua daukagu. Aurten, DBH 3.mailan sartu da, datorren urtean DBH osoa hartuko du bere osotasunean proiektu metodologiko honek.

EKI proiektua Euskal Curriculumaren garapenerako jaio den lehen ikasmateriala da, eta aldi berean, curriculum horrek agintzen duen moduan, konpetentzietan oinarritutako eredua du oinarri, Integrazioaren pedagogia bultzatzen duelarik.

Proiektuak hezkuntza osoa eta integrala bideratzea du helburu nagusia eta, hori lortzeko, hainbat ezaugarri ditu. Laburbilduz, konpetentzien garapena du ardatz nagusia eta hori egoerei aurre eginez lortzen da. Bizitzako egoera desberdinei eraginkortasunez erantzuteko aurrez eskuratutako ezagutzak egoki hautatzen eta erabiltzen ditugun neurrian bilakatzen gara gero eta konpetenteago.

Bizitzan gertatzen den bezalaxe, ikastolako jardunean ere ikasleak bereganatutako ezagutzak egoerei aurre egiteko baliatzen dituen neurrian garatzen ditu konpetentzia orokorrak (pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, norbera izaten, elkarrekin bizitzen eta egiten eta ekiten ikasi) eta arlo bakoitzeko konpetentzia espezifikoak. Hori guztia behar bezala gauzatzeko hainbat eskakizun bete behar dira, besteak beste; ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista eta ardatz nagusia izatea, ikaslearen jarduna aktiboa izatea, lan talde kooperatiboetan lan egitea, … Helburua ikaslea bere ikasketa prozesuan agente aktiboa eta protagonista bihurtzea da.

Azken urteetan IKTek hartu duten garrantzia ikusirik eta gure gizarteak hartutako bideari erantzuteko asmoz, hainbat irakasgaitan liburu digitalak erabiltzeko hautua hartu dugu. Liburu digitalarekin batera, IKT konpetentzia modu integralean lantzen laguntzeko, gure ikasleek ordenagailu eramangarri bana daukate beraien eguneroko jardunena laguntzeko.

Desde el curso 2013/2014 estamos implantando en la Educación Secundaria un nuevo proyecto metodológico basado en competencias. Para poder llevarlo a cabo, hemos puesto en marcha el método EKI creado por Ikastolen Elkartea. Este año académico en 3º de la E.S.O., y durante el próximo año se implantará el toda la etapa.

EKI es un proyecto y material didáctico pensado para desarrollar el Currriculum Vasco, así mismo, como dicta este curriculum, se basa en competencias e impulsa la pedagogía de la integración.

Este proyecto encauza la educación integral y tiene varias características. Una de ellas es que se basa en el desarrollo de las competencias y se lleva a cabo desarrollando las soluciones para unas situaciones reales. Para poder dar respuesta a las situaciones de la vida cotidiana, el alumn@ tiene que asimilar los contenidos y procedimientos necesarios.

 

Existen dos tipos de competencias: las competencias básicas y las específicas. Se llaman competencias básicas a aquellas que el alumno necesita para hacer frente a diversas situaciones de la vida partiendo de los conocimientos aprehendidos en clase (aprender a pensar y a comunicarse y hacerlo, saber ser uno mismo,  colaborar con el grupo y practicar el vivir en comunidad). Las competencias específicas son las propias de cada área de conocimiento. Para conseguir todo lo anterior, a nuestro parecer, han de tomarse en consideración los siguientes aspectos: 

- El alumnado es el protagonista y el eje principal de del proceso educativo.

- La importancia de la participación activa del alumnado.

- Trabajar de modo cooperativo con los otros integrantes de la comunidad educativa…

Nuestro objetivo es que el alumnado se convierta en parte activa y en  protagonista  de su propio proceso educativo.