URRETXINDORRA  IKASTOLA

Eskolaz kanpokoak

unaxJEskolaz kanpoko ekintzek ikaslearen prestakuntza osoa sustatzen laguntzen dute, adimena eta kultur ezagutza zabaltze aldera, garapen fisikoa bideratzeko kirol jarduera osasungarriak praktikatuz, edo aisialdiaren erabilera egokia bultzatuz.

Gure Hezkuntza Proiektuak zehazten du eskolaz kanpoko ekintzak arlo garrantzitsua direla, kudeaketa, pedagogia eta partaidetzarekin batera, eta gure Ikastolaren irizpide nagusiekin bat eginda, honako helburu orokorrak erdiesteko:

 

En general se define a las actividades extraescolares como aquellas que están encaminadas a potenciar la formación integral del alumnado en aspectos referidos a la ampliación de su horizonte cultural e intelectual, las prácticas de actividades deportivas saludables para su desarrollo físico o el uso correcto del tiempo libre.

Nuestro Proyecto Educativo asegura que las actividades extraescolares serán un ámbito más, junto al pedagógico y el de gestión y participación para conseguir los siguientes objetivos generales:

HELBURUAK / OBJETIVOS
  • Euskararen erabilpena sustatu komunikaziorako hizkuntza bizia den aldetik.
  • Euskal kultura eta haren baloreak hedatu.
  • Ikasleen prestakuntza osoa bultzatu, adimena eta kultur ezagupenak zabaltze aldera.
  • Kirola eta aisialdia modu atsegin eta ludikoan indartu.
  •  Gure ikasleen garapen fisikorako osasungarriak diren kirol jarduerak praktikatu.
  • Denbora librea modu egokian erabiltzen irakatsi aisialdi-ekintzen bidez.
  • Ikastolaren irudia eta bere jarduerak ingurunean eta kanpoan ezagutarazi.
  • Jai, kultur eta kirol ekintzen bitartez, Ikastola eratzen dugun estamentu guztien partaidetza sustatu: gurasoak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

 

  • Fomentar el uso del euskera como lengua viva de comunicación.
  • Difundir la cultura vasca y sus valores.
  • Potenciar la formación integral del alumnado en aspectos referidos a ampliar sus conocimientos culturales e intelectuales.
  • Impulsar el deporte y el ocio de una manera lúdico-recreativa.
  • Practicar las actividades deportivas saludables para el desarrollo físico de nuestr@s alumn@s.
  • Enseñar a utilizar el tiempo libre en actividades de ocio.
  • Proyectar la Ikastola y sus actividades hacia el exterior y su entorno.
  • Potenciar mediante actividades festivas, culturales y deportivas la participación de los diferentes estamentos que formamos la Ikastola: padres y madres, personal docente y de servicios y alumn@s.
BALDINTZA OROKORRAK / CONDICIONES GENERALES

Izen emate orria EZ duzu bete beharrik izango:

2015-16 ikasturtean, 2014-15ean aritu zinen ekintzan jarraitu nahi baduzu.

Izen emate orria BETE beharko duzu:

2014-15 ikasturtean, aritu zinen ekintza utzi nahi baduzu.
2015-16 ikasturterako ekintza berri batean apuntatu nahi baduzu.

 

  • Erantzunik jasotzen ez baduzue (telefonoz, emailez edo nota baten bitartez) zuen seme/alaba onartuta dagoela esan nahi du.
  • Ekintzak urriaren 1ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko dira.
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzen ordainketa bankuaren bidez egingo da, Ikastolako ordainagiria pasatzen zaizuen kontu berean (8 hilabete).
  • Altan/bajan emateko epea EKAINAREN 15ean amaituko da.
  • Ekintza probatzeko epea abendura arte izango duzue. Abenduan baja, alta eta ekintza aldaketa egin dezakezue. Bitartean, zuen seme-alabek aukeratutako ekintzetan derrigorrez parte hartu beharko dute alta edo baja emateko aukerarik gabe.
  • Gutxienezko ume kopurua betetzen ez duten ekintzak ez dira egingo.
  • Ekintza guztiek izango dute bilera informatibo bat; ikasturte hasieran esango dugu zein egunetan, zein ordutan eta zein tokitan izango den .
  • Gabonetan eta kurtso amaieran noten txostena jasoko duzue.
  • Ume guztiak, ekintza amaitu eta gero, 17:30etan berjadun atetikaterako dira. Umeak jasotzerakoan puntualitatea eskatzen dizuegu.

 

NO deberá rellenar la hoja de inscripción:

El/la que desee continuar con la actividad de este año 2014-15 el próximo curso 2015-16.

SI deberá rellenar la hoja de inscripción:

El/la que desee borrarse de la actividad en la que haya participado en el curso 2014-15.
El/la que desee apuntarse a una nueva actividad en el curso 2015-16.

  • Si no recibís contestación alguna (por teléfono, por carta, por e-mail) vuestr/o hijo/a estará admitido/a en la actividad.
  • Las actividades se desarrollarán entre el 1 de octubre y el 31 de mayo.
  • El pago de las actividades extraescolares se hará mediante recibo bancario domiciliado en la misma cuenta que el recibo de la Ikastola.
  • El plazo de entrega de las inscripciones finaliza el día 15 de JUNIO.
  • Habrá un periodo de prueba hasta el mes de diciembre, momento en el que será posible darse de alta, baja o cambiarse de actividad. En ningún otro momento será posible darse de alta o baja.
  • En cada una de las actividades se hará una reunión informativa a principio del curso. El día y lugar donde se celebrará la reunión se os hará saber a principios de curso.
  • Antes de las vacaciones de navidad y a final de curso recibiréis las notas de la actividad
  • Al finalizar la actividad, tod@s l@s niñ@s saldrán por la puerta de la verja a las 17:30. Por favor, os pedimos puntualidad a la hora de recogerl@s.
ARAU OROKORRAK / NORMAS GENERALES

Ekintza guztiak euskaraz ihardungo dira. Asteburuko ekintzetan, ahal den heinean, gurasoen inplikazioa eskatzen dugu Ikastolako ekintzak giro euskaldun batean garatu daitezen.

EGUERDIKO ekintzetan zuen seme-alaben huts-egitea edo berandu heltzen bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizue. Hori dela eta, eskertuko dizuegu eskabide-orrian zuen e-mail helbidea gehitzea gure lana errazteko.

ARRATSALDEKO ekintzetan hutsegite GUZTIAK justifikatu behar dira, dagokion begiraleari edo koordinatzaileari telefonoz deituz edota korreo elektronikoaren bidez.

Hori betetzen ez bada hurrengo ekintzaren egunean ikasleak begiraleari gurasoen justifikantea derrigorrez eman behar dio. Horrela ez bada egiten, Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak hutsegiteari zer nolako falta dagokion aztertuko du.

Debekatuta dago MP3, mugikorrak eta halako tresnak ekintzetan piztuta edukitzea. Ekintzara ekarriz gero aldageletan gordeta eta itzalita egon beharko dira baina zerbait gertatzekotan, Ikastola ez da erantzulea izango.

Instalazioetan, nahiz eta begiralerik ez egon, jarrera egokia mantenduko da. Ikasle batek zerbait hondatuz gero, hondatutakoa ordaindu beharko du.

Asteburuetako ekintzetara/partiduetara etortzeko ahaleginberezia eskatuko genizueke, batez ere beste taldekideenganako errespetuagatik eta Ikastolaren irudi ona emateagatik.

 

Todas las actividades se desarrollarán en euskara. En las actividades de fin de semana, en la medida de lo posible, pedimos la implicación de los aitas y las amas para que se desarrollen en un ambiente euskaldun.

En las actividades del MEDIODÍA se os notificará vía email la falta de asistencia o la impuntualidad de vuestr@ hij@. Por ello, os agradecemos que nos indiquéis vuestra dirección de correo electrónico en la hoja de inscripción.

En las actividades de la TARDE se tendrán que justificar TODAS las faltas de asistencia comunicándoselo al entrenador/a o al coordinador.

Si eso no sucediese, será obligatorio llevar a el/la monitor/a un justificante firmado por el aita o la ama el día siguiente que tenga esa actividad. En el caso de no hacerlo, la Comisión de Actividades Extraescolares estudiará la posibilidad de sancionar dicha falta.

Queda totalmente prohibido el uso de MP3, móviles o aparatos electrónicos en el transcurso de la actividad. Si se trajesen tendrán que estar guardados y apagados en el vestuario sin que la Ikastola se haga responsable de la pérdida o rotura del aparato.

En las instalaciones, aún no estando el/la monitor/a, se mantendrá una actitud adecuada. Si el/la alumno/a rompiese algo, deberá abonarlo.

Se pide un esfuerzo para acudir a las actividades/partidos en los fines de semana, sobre todo por respeto hacia l@s compañer@s y para dar una buena imagen de la Ikastola.