URRETXINDORRA  IKASTOLA

IKT

Urtxintxa Ikastolen proiektu bat da Haur Hezkuntzarako material integrala sortzen duena.

Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du bai haurraren garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere. Etapa horretan garatzen hasten dira, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratzeko eta harremanetarako hastapenak. Beraz, hezkuntza-arloan betekizun nagusia du. Betekizun horri erantzun nahian, hezkuntza-komunitatearen etengabeko ikerketa- eta hobekuntza-prozesuaren pauso berri bat da URTXINTXA proiektua.

Proiektu honen berrikuntza nagusiak hauek dira: hezkuntza-proiektua hobetzea, curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar-lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuna emateko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea

Proiektu honi buruzko informazioa nahi izanez gero hemen klikatu http://www.urtxintxa.net/

Así mismo, en el proceso de enseñanza-aprendizaje es una herramienta que ofrece grandes posibilidades,por lo tanto su mayor utilización en las aulas es uno de nuestros grandes objetivos.