Jai eta Kultura Batzordea

Ikastolako guraso batzuk osatzen dugu Jai eta Kultura Batzordea, guraso euskalzaleak. Gure helburu nagusia ikastolan euskara eta euskal kultura bultzatzea da, hori dela eta urtean zehar zenbait ekimen antolatzen dugu: EUSKARAREN EGUNA, OLENTZERO, AGATE DEUNA, INAUTERIAK, BERTSO AFARIA, IKASTOLAKO JAIA…

Batzordean parte hartzera animatzen zaitugu ikastolako gurasoon parte-hartzea ezinbestekoa dugulako. Modu askotan parte hartu dezakezu: bileretara etorriz, antolatutako ekintzetan lagunduz, proposamenak eginez…

HARREMANETAN JARTZEKO:
jkb@urretxindorra.net