Nor gara

XEDEA

Urretxindorra ikastola Bilboko San Adrian auzoan dago kokatuta, hiritarra beraz. 1973. urtean sortua eta 0-18 urte bitarteko ikasleei zuzendua.  Erakunde bezala aberasteko helbururik ez duen gurasoen hezkuntza kooperatiba da, Ikastolen Elkartearen barruan. Identitateari begira erakunde euskalduna, euskaltzalea, eleanitza eta integrala da, beti ere etengabeko trebakuntzan oinarritua. Kudeaketari dagokionez, kide guztien inplikazioa sustatzen du, barruko organoetan parte hartzea eta kanpoko erakundeekin elkarlana bermatuz.

BALOREAK

Euskalduna eta euskaltzalea.

Eleanitza.

Demokratikoa, partehartzailea eta kontsentsuzalea.

Irekia, integratzailea eta anizduna (ideia, balore, portaera sozial, politiko eta erlijioso guztiekiko adeitsua da).

Giza-baloreetan jantzia: elkartasuna, errespetua, edukazioa, tolerantzia, osasuna eta higienea, eta ingurugiro sozial, natural eta historikoarekiko konprometitua.

Sormena, lankidetza, jarrera kritikoa eta esfortzu pertsonalaren sustatzailea.

Aisialdirako joera anizduna.

IKUSMIRA

Urretxindorra ikastolak erreferente bat izan nahi du Bilbon honako esparru hauetan:

Euskara eta euskal kulturaren garapenean.

Kanpoko proiekzioan.Ikastolako partaide guztien partehartzean eta asebetetzean.

Langileriaren etengabeko formazioan.Ikastolaren etorkizuna bermatzen.

Ikasleen orientazioaren esparruan.

Berrikuntzetan.

Ikasleen formazio integralean.