Eskaintza akademikoa bermatzeko egin beharreko lan zehatzez gain, zeharkako beste hamaika proiektu eta plan ditugu martxan Urretxindorra Ikastolan, hezkidetza, elkarbizitza, hizkuntza trataera, euskara eta euskal izaera eta bestelako puntuak lantzeko eta gure hezkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko.

El proyecto pedágogico de nuestra ikastola va más allá de lo que estrictamente se entiende como oferta académica. Contamos con planes y proyectos transversales que inciden en la visión y la misión que tenemos de la educación.

 

ELEANITZ PROIEKTUA

Gure ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien planteamendu bateratzailea da. Proiektu honek ingelesaren irakaskuntza goiztiarra bideratzen du. Egoera komunikatiboetan oinarriturik, ahozko zein idatzizko hizkuntza formalera gerturatzen da.

El Proyecto Eleanitz es un planteamiento integrador de todas las lenguas que se imparten en nuestra Ikastola. Este proyecto posibilita el aprendizaje temprano del inglés. Basándose en un método comunicativo, paulatinamente se consigue que el alumn@ sea capaz de comunicarse tanto a nivel oral como escrito. 

TXANELA PROIEKTU

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da: gaitasunen garapenean oinarriturik dago, ikaskuntza esanguratsua hartzen du kontuan, aniztasuna errespetatzen da, balio eta jarrerei garrantzi handia ematen die… Euskal Herri osorako egina da: jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz hazteko proposamena da. Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen dio, herrialde guztietako erreferentziak jasotzen ditu, euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten du.

Es un proyecto que tiene en cuenta al alumn@ en su integridad: esta basado en el desarrollo de las capacidades, toma en cuenta el aprendizaje significativo, respeta la pluralidad, da gran importancia a los valores y actitudes,…. Creado para toda Euskal Herria: Es una propuesta tanto para niñ@s euskaldunes como erdaldunes, cuyo fin es que se desarrollen en euskera.

EKI PROIEKTUA

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

Horretarako, Ikaselkarrek, material didaktikoa egin, kaleratu eta banatzeko Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten enpresak, euskal curriculuma garatzen duten ikasmaterialak garatu ditu. 

 

El proyecto EKI es un material didáctico novedoso e innovador. Desarrolla el Currículo Vasco, basado en competencias y por medio de la pedagogía de integración.

Para ello, Ikaselkar, la empresa editorial que crearon Ikastolen Elkartea y Elkar cuyo objeto era la producción, publicación y distribución de material didáctico, ha cumplido su primera misión de crear los materiales que desarrollan el currículo vasco.

EUSKARAZ BIZI

Gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu.

Estrategias y recursos para que nuestro alumnado elija el euskara como su herramienta de comunicación.

KIVA PROIEKTUA

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

KiVa es un programa antiacoso basado en estudios desarrollados en la Universidad de Turku, en Finlandia, con financiación del Ministerio de Educación y Cultura de Finlandia. La efectividad de KiVa se ha demostrado en un ensayo extensivo controlado aleatorio. En Finlandia, KiVa es un programa demandado: El 90% de todas las escuelas de enseñanza general del país son escuelas KiVa registradas que implementan el programa.

HIZPRO

Hizkuntza Proiektuaren helburua euskaran eta euskalduntasunean ardazten den eleaniztasuna garatzea da. Hizkuntza Proiektua ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion egitasmoa da.

La visión discursiva de la lengua está en la base del diseño curricular lingüístico .

KALITAZTEKO GESTIOA

Urretxindorra Ikastolak, kalitate munduan EKKS ereduan oinarrituta gauzatu nahi du bere kudeaketa. Sistema honek aldi oro egingo diren errebisioak eta plangintzak bultzatzen ditu. Ikastolak bere xedean eta ikusmiran oinarrituta egingo ditu plangintza hauek eta beraietan zehaztuko dira lortu nahi dituen helburu garrantzitsuenak.

La Ikastola quiere basar su gestión en el modelo EFQM, muy conocido en el mundo de la gestión de Calidad Total..Este sistema se basa en las necesidades y expectativas de los usuarios así como en sus instituciones aliadas. Por ello recoge sus opiniones y valoraciones así como las sugerencias y promueve el trabajo en común con estos grupos de interés. Este sistema promueve revisiones y planificaciones periódicas que se basan en la Misión y Visión de la Ikastola. Allí se definen y temporalizan los objetivos más importantes que se convierten en los objetivos de todos y cada uno de los miembros.